Vitoria-Gasteiz. Medicus Mundi Bizkaia erakundea, Asogen elkartearekin batera, genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeentzako aterpetxe bat eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta integraleko zentro bat kudeatzen ari da Chimaltenango udalerrian. Amerikan dauden Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteak ekimen horietan ere lanean ari dira Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.
“Gazteek adierazi digute oso esperientzia aberasgarria eta, aldi berean, korapilatsua izan dela alderdi askotan. Guatemalako kultura-aniztasuna ezagutzeko aukera izan dute, baita han dauden kultura-tradizioak ere, errespetua eta jakintza gaineratuta. Esperientziaren emaitza bikaina izan da bai laguntza jaso duten pertsona eta kolektibitateentzat bai beren denboraren ia hiru hilabete lankidetzaren eta elkartasunaren ekimen horri eskaini dioten gure emakume eta gizon gazteentzat”, azaldu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarrok.
Udan zehar ehunka euskal neska-mutil gaztek parte hartzen dute Asian, Afrikan eta Amerikan Euskadiko hamar GGKErekin batera sustatzen diren hainbat lankidetza-zereginetan.