Ordizia, Gipuzkoa. D'elikatuzen mokadutxo bat eginez amaitu da goizeko bisita. Arratsaldean, berriz, Goierri Eskola eta Lortek zentroa bisitatuko dituzte, eta bihar goizean Goieki garapen agentzia, besteak beste.
Goizean Ampo enpresan bisita bat egin eta gero iritsi da Ordiziara Txileko ordezkaritza. Azokara egindako bisitan, esaterako, Valparaisoko Nekazaritza Ministerioko idazkari nagusia izan da.
Bihar CAF enpresan ere izango dira. Horrez gain, eta baliaturik Txilen oso ezagunak diren Valparaisoko lau unibertsitateetako errektoreak daudela ordezkaritzan (Valparaisoko Unibertsitate Katoliko Pontifikala, Valparaisoko Unibertsitatea, Federico Santamaria Unibertsitate Teknikoa, Hezkuntza Zientzien Playa Ancha Unibertsitatea), lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituzte EHUrekin, Deusto Unibertsitatearekin eta Arrasate Unibertsitatearekin.