euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Suediako telebistak 1963an Euskal Herrian eginiko grabaketa batzuk berreskuratu ditu (Berrian)

2016/11/30

Argibel Euba etnologoak, Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrari esker, dokumentalak aurkitu, eta horien inguruko ikerketa eta identifikazio lana egin du.

Lotura: Berria

TRAILER DEL DOCUMENTAL "BASKER" from UPV/EHU on Vimeo.

200 nobedade inguru aurkeztuko ditu EHUk Durangoko Azokan. Horien artean, Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak; "harribitxia", Jon Zarate Euskara Arloko errektoreordearen esanetan. 1960ko hamarkadan, Suediako SVT telebista kateak euskal kulturari buruzko bi dokumental grabatu zituen.

Basker eta Bondei i Baskerland dokumentalak ahaztuak egon dira orain arte. Eubak dokumentalen deskribapen zehatza osatzeaz aparte, egileei buruzko informazioa, egileek Euskal Herrian bertako gidariekin batera eginiko ibilbidearen deskribapena, filmen analisia eta dokumental bien eragin eta garrantziaren ebaluazioa ere egin ditu. EHUk azaldu duenez, "balio historiko eta etnografiko berezia" dute dokumentalek, euskal kulturak azken hamarkadetan bizi izandako "aldaketa sakonak agerian" uzten baitituzte: Erreportari suediarrek gai ugari landu zituzten, baina folkloreak, musika eta dantza tradizionalaren adierazpideak, piztu zuen batez ere euren jakin-mina".

Abenduaren 1ean, gainera, Euskararen Egunaren inguruko ekitaldien barruan, EHUren hiru campusetan ikusi ahalko da, 13:00etan. Estreinaldia izango da Euskal Herrian. Eta abenduaren 5ean, Durangoko Azokan bertan aurkeztuko da, 16:00etan, Areto Nagusian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia