euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Seton Hall unibertsitateko ikasle talde batek Euskal Herria bisitatuko du (Agirrecenter.eus-en)

2017/03/01

Martxoaren 3tik 11ra arte New Jersey-ko Seton Hall unibertsitateko ikasle talde batek Euskal Herria bisitatuko du, Agirre Lehendakaria Centerreko kolaboratzailea den Borislava Manojloviren eskutik.

Lotura: Agirrecenter.eus

Borislava Gatazka-konpontze eta Azterketan doktore da (George Mason University) eta bizikidetzan masterra bukatu du berriki (Brandeis University). Nazio Batuetan lan egin du eta baita OSCE (Organization for Security and Cooperation in Europe) erakundean ere, batez ere Kroazian eta Kosovon. Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: bake-prozesuak, gatazken narratiba historikoa eta adiskidetzea, besteak beste.

Programaren lehenengo edizioa

Bisita hau 8 egunetako egonaldian datza eta “Study Abroad” deituriko programaren testuinguruan kokatzen da. Pasa den urteko arrakasta ikusita, programa hau berriro burutzea erabaki dute SHUko arduradunek. Ikastaroan honako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste: memoria, gatazkak eta iraganaren kudeaketa konstruktiboa. 

Horretatako, atzerriko ikasleek klase teoriko eta praktikoak izango dituzte eta hainbat akademiko zein adituekin elkarrizketak eta eztabaidak burutuko dituzte: aktibistak, biktimak, kolore eta sentsibilitate guztietako politikariak… 

Lehenengo egunean ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxeren harrera izango dute Bilbon. Lehendakari ohiak programaren gorabeherak azalduko dizkie eta zalantzak ere argituko dizkie.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia