euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Rakugo, Japoniako ipuin kontaketa tradizionala, euskaraz, Legazpin (Goierriko Hitzan)

2018/03/06

Rakugoa Japonian tradizio handia duen ipuin kontaketa da. Umorez jositako bakarrizketak izan ohi dira eta hizlariak beti janzten du kimonoa eta beti kuxin baten gainean belaunikatuta dagoela egiten du bakarrizketa. Legazpiarrek, bihar, 19:00etatik aurrera, rakugoa euskaraz gozatzeko aukera izango dute kultur etxean.

Lotura: Goierriko Hitza

Olazabal Institutuan ohikoak dira jada Yoshida Hiromik egiten dituen bisitak. Bisita horiek, aitzitik, institutuko ate barruan geratu izan dira. Olazabaletik adierazi dutenez, «oraingoan legazpiarrei aukera zabaldu nahi  genien eta horregatik kultur etxean antolatu dugu rakugo saioa». Institutuak eta bertako Olazpi elkarteak antolatu dute antzerki emanaldia.

Biharkoan Yoshida ez da bakarrik etorriko. Azpeitiako Rakugo Ekipoarekin dator. Yoshida antzezlanaren ekoizlea eta aurkezlea da eta rakugolariak Axen Escalada, Arantzazu Maiz eta Maider Ibarguren izango dira, Legazpin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia