euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Poloniako ikasle eta irakasleei harrera egin die Berako Labiaga ikastolak, truke baten baitan (Ttipi.eus-en)

2015/02/11

Eskola poloniarrekio ikasleak eta Berako Labiaga ikastolakoak Beran barna astelehenean egin zuten txangoan
Eskola poloniarrekio ikasleak eta Berako Labiaga ikastolakoak Beran barna astelehenean egin zuten txangoan

Poloniako Szczecinek-eko Espol Szkol Spolecznych ikastetxeko 24 ikasle eta bi irakasle gure artean dira aste honetan, Berako Labiaga ikastolaren eskutik. Ingelera erabiliz elkartruke baten programaren baitan egin dute ezagutza Polonia eta Berako DBH2ko ikasleek. Poloniarrak aste baterako etorri dira.

Lotura: ikusi

Ttipi-ttapa / Bera, Nafarroa. Astelehenean ongi etorria eta show-a eskaini zitzaien, bertsolari, dantzari, trikitilari eta txistulariekin. 
Asteartean Donostiara joan ziren eta akuariuma ere bixitatu zuten. Asteazkenean Iruña ezagutzen ari dira. Ortzegun Gizen egunean, zingararrautze eta arrautze arrautze ohiturak ezagutuko dituzte. Iñudeak Beran eta gero afaria Gure Txokoan. 


Ortzirala, harrera familiarekin egoteko eguna izanen dute.
Larunbat goiza libre izanen dute eta arrtsaldean kaldereroak. Ikustera joanen dira. Igandean, Beran Iñudeak eta artzaiak ikusi ondotik Lesakan bazkaria eginen dute eta zakozarrak ikusi ondotik agurtuko dituzte. Ez da betirako agurra izanen, martxoaren 23tik 30era Poloniara joateko asmoa baitute Labiagako 23 ikaslek.

Ingelesa lantzeko elkartruke programa

Leire Barrutia, Labiagako irakasleak aipatu digunez, «proiektuaren nondik norakoa irakasleak antolatu badugu ere ikasleen lana poloniarrak etortzeko aste honetan egingo dugun guztia antolatzea da. Taldeka plan bat antolatu, presupuestoa egin, behar duen lekutara deitu.... eta gero klase guztiaren aurrean aurkeztu zuten. honela gero egokiena aukeratu eta hori da oraintxe, egun hauetan, betetzen ari den plangintza».

Irailean hasi ziren harremanean bi ikastetxeak. Irakasleak kontaktuan jarri ziren eta ingelesa landuz, ikasleen autonomia eta ardura bultzatzeko proiektua antolatu nahi izan dute. 

Azaroan eskutitz “sorpresa” jaso zuten Labiagako ikasleek eta halaxe hasi ziren kontaktuan. Etwinning webgunea erabiltzen hasi ziren, ikasleak txateatu eta hilabetero proiektu desberdinen bidez ingelesa sustatuaz elkar ezagutzeko eta kultura ezberdinak elkarbanatzeko lantxoak egin dituzte. Urtarrileko lantxoa Skype bidezko elkarrizketa izan zen. gelatik gelara, Poloniatik Euskal Herrira egin zuten solasaldia.

Maiatzean proiektu handi bat eginen dute laburpen gisara Labiagako ikasleek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia