“Gernika” abesbatzak zortzi hamarkada baino gehiago daramatza saioak ematen hala Frantziaren barruan nola kanpoan. Taldeak Pirinioetako bai iparretik bai hegotik datozen euskaldunak hartu ditu beti. 1932an “Errepika” izenarekin sortu zen, baina foru-hiribilduaren bonbardaketa tragikoaren ondoren Gernika izena hartu zuen.
Gernikako emanaldia “Calzada” egon etxearen aldekoa izan da, bere 125. urteurrenean, baita foru hiribilduak duela 80 urte jasan zuen bonbardaketa gogorarazteko “Justiziaren Larunbata” nazioarteko egunean (“Fair Saturday” deritzon egunean).
Pariseko euskal etxeko “Gernika” abesbatza 1932an sortu zen, “Errepika” izenarekin, Hendaiako Paul Legarralderen eskutik. Sorrreratik bildu ditu Euskal Herria kontinentaleko zein penintsularreko kideak, euskal kultura dantza eta kantuaren bitartez transmititzeko.