euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

'Oreina' filma urtarrilaren 21etik aurrera estreinatuko da Ipar Euskal Herrian (Argian)

2019/01/18

Koldo Almandozek zuzendutako filma datorren astetik aurrera ikusi ahal izango da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako aretoan.

Lotura: Argia

Zuzendaria bertan izango da aurkezpen eta solasaldietarako Baiona, Donibane Lohizune, Donapaleu, Hendaia, Maule, Donibane Garazi eta Kanbon. Emanaldi horiei buruzko xehetasun gehiago emango ditu Almandozek datorren astelehenean Baionako L'Atalante zineman egingo duen aurkezpenean.

Ostegun honetan aurre-estreinatu da filma Frantziako Estatuan. Orthezen (Okzitania) egindako proiekzioan Laulad Ahmed Saleh eta Patxi Bisquert aktoreek parte hartu dute.

Pelikula ekoiztu duen Txintxua Filmsek jakitera eman duenez, Gabarra films banatzaileari esker estreinatuko da Oreina Bidasoaren alde kontinentaleko hainbat aretotan.

Eta sari-kontuengatik ere albiste da Oreina: Espainiako Berriemaile Zinematografikoen Elkarteak antolatutako Feroz Sarietan 2019ko Sari Berezia eskuratzeko lehiatuko da. Larunbat honetan jakingo dugu irabazle suertatzen denentz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia