euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Nino Samadashvili: "Euskaldunak Georgian bezala beti dantzan!" (Dantzan.eus-en)

2019/10/14

Nino Samadashvili Georgiako Estatu Balleteko lehen dantzariak, euskaraz eta georgieraz honako mezua bidali digu. Samadashvili abenduaren 15ean Donostian izango da, izan ere, Georgiako Estatu Balletak Laurencia lana aurkeztuko du Kursaalean. Samadashvili bera arituko da Laurenciaren paperean; 2014tik balleteko lehen dantzaria da. 2011an hasi zen konpainiarekin dantzan Tbilisiko Balleteko Arte Eskolan graduatu ondoren. Giselle edota The Nutcracker bezalako ballet klasikoetan ere aritu da protagonista moduan dantzan. 

Lotura: Dantzan.eus

Moskuko Bolshoi eta American Ballet Theater balletetako lehen dantzaria izandako Nina Ananiashvilik zuzentzen du konpainia 2004. urtetik. Donostian eskainiko duten Laurencia balleta Lope de Vega poeta eta antzerkigile madrildarraren Fuenteovejuna antzezlanean eta Alexander Kerin sobietar konpositorearen partituran oinarritzen da. Lehenengo aldiz 1939an eszenaratu zen Errusian eta 1948an Tbilisin.

Laurencia Donostian

-Konpainia: Georgiako Estatu Balleta
-Zuzendaria: Nina Ananiashvili
-Koreografia: Nina Ananiashvili, Vakhtang Chabukianiren originalaren gainean
-Musika: Alexander Krein
-Antolatzailea: Global Showtimes Services, SRL
-Lekua: Kursaal
-Ordua: abenduak 15, 19:00etan
-Sarrerak: Kursaaleko webgunean

Georgiako Estatu Balleta, Laurencia, 2019.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia