euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Montevideoko Euskal Erria Liburutegiko Diaspora atalean: ‘Udazkenean aske’, Josu Legarretaren liburu berria (Mugalari.info-n)

2015/10/13

Hogeitahamar urte politikagintzan aritu ondoren, Kolombiako Oveja Negra Argitaletxearen eskariz, Josu Legarretak bere oroitzapenak argitaratu zituen ‘Sentimientos Compartidos’ izenburupean.

Lotura: Mugalari

Baina bere iritziz, ez da onargarri politiko abertzale batek bere hizkuntza nazionalean idazteko gai izatea, eta oroitzapenak euskaraz ere idazteko erabakia hartu zuen. Eta argitaratu berria du bere ‘Udazkenean Aske’ Montevideon oraintsu sortu den Euskal Erria Liburutegiko Diaspora Atalean.

· Sekretuak · Sentimenduak –eta ezegiak- oinarritzat hartuta idatzitako oroitzapenotan, egileak barne askatasuna du Jaungoiko bakartzat. Eta, ondorioz, ez du inolako eragozpenik askorentzat kontaezin edota kritikagarri diren sekretuak eta iritzi pertsonalak azaltzeko. Edozein euskaldunek errazirakurtzeko eran idatzita daude.

Josu Legarreta Garapen Lankidetzarako zuzendari ohia da.

Argibide gehiago, amazon.com helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia