euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Miren Arozarena eta Tony Huarte: «Egunero da diaspora guretzat» (Naiz-en)

2023/12/20

Anitza da Euskal Herritik kanpo dagoen euskal komunitatea baina elkarren arteko loturak indartsuak dira. Tony Huarte San Fraciskotik (AEB) dator, Miren Arozarena Buenos Airesetik (Argentina). Biek azpimarratu dute Eraldaroa saretzeko aukera ona dela; denen egunerokoa da euskal kultura eta hizkuntza.

Lotura: Naiz

Miren Arozarenaren ama arizkundarra da, Tony Huartek bolada bat pasa zuen Arizkunen bizitzen. NAIZ irratiaren galderei erantzuteko aitzakiarekin ezagutu dute elkar, eta berriketan hasi bezain laster agertu da elkarren arteko lehen lotura. Zeinek daki, hitz egiten jarraituz gero, zenbat kontutan egingo luketen bat.

Anitza eta zabala da euskal diaspora. Arozarena FEVAko idazkaria da. Argentinako 98 euskal erakundek osatzen dute federazioa. Huartek San Franciscoko Euskal Etxean parte hartzeaz gain, Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Erakundeko kide ere bada. 40 erakunde inguru batzen dira bertan. Huartek pilotaren sustapenean eta berreskurapenean egiten du lan.

Migratzeko moduak eta, ondorioz, diasporaren nolakotasuna aldatu dela diote biek. Lan handia dagoela egiteko ere aitortu dute, eta halako kongresuek elkar ezgautzeko, ikasteko eta saretzeko aukera paregabea eskaintzen dietela-eta, Donostian egiten ari diren egonaldiaz gozatzen ari dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia