euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Mexikora eramango dute 'Oreina' (El Diario Vascon)

2019/09/30

Mexikon ospatzen den Black Canvas Contemporary Film Festivalek erakutsiko du Koldo Almandozen lana. Zinemagile donostiarraren azken filmak, 'Oreina', urriaren 1tik 8ra ospatuko den nazioarteako Black Canvas zinemaldian izango du estreinaldia Mexikon, beraz.

Lotura: El Diario Vasco

Estreinaldi horrekin batera, zinema garaikideari eskainitako Black Canvas zinemaldiak Koldo Almandozen lanari fokua eskainiko dio sail berezi batean. Bere bi film luzeak, 'Oreina' (2018), 'Sîpo Phantasma' (2016) eta bere film laburren aukeraketa bat proiektatuko dituzte. Horrezaz gain, masterclass bat eskainiko du Almandozek zinemaldiaren baitan.

Duela urtebete Donostiako Zinemaldian estreinatu eta Irizar saria jaso zuen filmak, nazioarteko 26 zinemalditan parte hartu du orduz geroztik. Horretaz gain Oreinaren emanaldi eta proiekzio ugari izan dira mundu osoan zehar. 'Oreina' pelikulak, Mexikoz gain, beste leku batzuetan ere ikusiko dute, eta datozen asteotan Marsella, Rabat eta Berlinera bidaiatuko du.

Filmean, Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia