euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Marcial Agostini: "Denek dute tokia Necocheako euskal etxean" (Euskalerria Irratian)

2020/05/14

75 urte bete ditu Argentinako Necocheako euskal etxeak. Urteurrena aitzaki hartuta etxea ezagutzeko aukera izan dugu Marcial Agostinirekin.

Lotura: Euskalerria Irratia (entzun audioa)

Argentinako Necochea hiriko euskal etxeak 75 urte bete ditu. Euskal Herritik emigratu zutenek jarri zuten martxan, euskal kultura mantentzeko asmoz. Errenteriatik Argentinara joandako Francisco Zubillaga izan zen sortzaileetako bat. Marcial Agostini Zubillaga haren iloba da. Berrogeildian dira Argentinan eta aurten ez dute urteurrena ospatzeritz izan. Baina eginen dutela aitortu du Irrintzi Plaza saioan.

2004tik Hator Hona proiektua antolatzen dute: Euskal Herrian bizi diren gazteak gonbidatzen dituzte, euskara, euskal dantza, musika, gastronomia edo kirol arlorretan duten ezatuza Argentinako euskaldunekin partekatzeko. Koronabirusaren eraginez, aurten ez dute egitasmoa egiterik izanen: "Datorren urtean berreskuratuko dugu".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia