euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Kortsarioa, Igor Yebraren (Uruguaiko) Sodre Ballet Nazionalaren bigarren arrakasta (Dantzan.eus-en)

2018/06/04

Igor Yebrak Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalarekin aurkezten duen bigarren lana da Kortsarioa. Loti ederra aurkeztu zuen balletaren zuzendaritza hartutakoan, arrakasta itzela izan zuen; baina bigarren lana ere ez da atzean gelditu. Hamabi funtziotan 18.300 ikusle bildu dituzte eta "ez dago sarrerarik" kartela zintzilikatu behar izan dute. Horrez gain, Hugo Millanen eszenografiak Hong Kong Dance Award aitortza jaso du. Dantzari gazteen aldeko apustua egin dute, balleteko hainbat dantzarik paper nagusietan debutatu baitute.

Lotura: Dantzan.eus

Iratxe de Arantzibia. Lord Byron-en The Corsair poeman oinarritutako lana da. Balleteko lehen bertsioko libretoa Jules-Henri Vernoy de Saint-George-ek sinatu zuen; 1856an Pariseko operan aurkeztu zen lehen aldiz Adolphe Adam-en partitura originalean oinarritutako eta Joseph Mazilier-ek musikatutako ballet ikuskizuna. 162 urte beranduago, maitasuna, exotismoa eta piratak protagonistak dituen historia Montevideora iritsi da Sodre Ballet Nazionalaren eskutik.

18.300 pertsonek ikusi dute Kortsarioa ikuskizuna hamabi funtzioetan. Nabarmentzekoak dira maiatzaren 24ko emanaldiak, herrialdeko landa eremuetako ikastetxeetako 1.600 ikasle bertaratu baitziren balleta ikustera, "Lehenengo ilaran" programari esker.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia