Iratxe de Arantzibia. Lord Byron-en The Corsair poeman oinarritutako lana da. Balleteko lehen bertsioko libretoa Jules-Henri Vernoy de Saint-George-ek sinatu zuen; 1856an Pariseko operan aurkeztu zen lehen aldiz Adolphe Adam-en partitura originalean oinarritutako eta Joseph Mazilier-ek musikatutako ballet ikuskizuna. 162 urte beranduago, maitasuna, exotismoa eta piratak protagonistak dituen historia Montevideora iritsi da Sodre Ballet Nazionalaren eskutik.
18.300 pertsonek ikusi dute Kortsarioa ikuskizuna hamabi funtzioetan. Nabarmentzekoak dira maiatzaren 24ko emanaldiak, herrialdeko landa eremuetako ikastetxeetako 1.600 ikasle bertaratu baitziren balleta ikustera, "Lehenengo ilaran" programari esker.