euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Juan Mari Aburto alkateak harrera egin dio Argentinako Laurak Bat Euskal Etxeko presidente José Gabriel Anituari (Bilbo.eus-en)

2022/12/05

Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia ere izan da haiekin, eta elkarren artean aztertu dituzte Argentinako euskal diasporaren egoera, Euskal Etxeena, eta atzerriko euskal komunitatearen lana.

Lotura: Bilbao.eus

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak harrera egi dio Udaletxean, gaur goizean, José Gabriel Anitua jaunari, Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxeko presidenteari (Buenos Aires, Argentina). A

nitua Euskadin da egunotan, joan den ostiralean Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria jaso baitzuen.

Aburto eta Anitua, eta haiekin batera Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia, elkarrekin izan dira eta elkarrekin aztertu dituzte Argentinako Euskal Diasporaren egoera, Euskal Etxeena eta atzerriko euskal komunitatearen lana. Era berean, gaur egungo beste gai batzuk ere landu dituzte, Euskadiri eragiten diotenak.

Laurak Bat Euskal Etxeak 145 urte bete zituen iragan martxoan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia