euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Jon Rahm golflari bizkaitarra, munduko sailkapeneko lehen postuan (EiTB.eus-en)

2020/07/20

PGA Tourreko Memorial txapelketa irabazi eta Barrikako golf-jolakariak postu historikoa lortu du.

Lotura: EiTB.eus

Asteburu honetan Dublinen (Ohio, AEB) jokatu den PGA Tourreko Memorial txapelketa irabazi egin du Jon Rahm bizkaitarrak eta ondorioz munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da.

Barrikakoak 279 (-9) kolpeko txartelarekin bukatu egin du ibilbidea Ryan Palmer 282 (-6) estatubatuarra baino hiru gutxiagorekin.

2020an Jon Rahmek PGA Tourrean lortzen duen lehen txapelketa da hau, aurretik beste hiru irabazita ditu eta guztira profesional bezala hamaika garaipen erdietsi ditu eta ondorioz egungo munduko sailkapeneko lehen postuan da euskal golf jokalaria.

Azken txapelketa hau irabazteagatik 76 puntu jaso ditu Rahmek (460,82 ditu guztira) eta modu horretan Rory McIlroy (419) gainditu egin du sailkapen nagusian. Hamaika aste jarraian zeramatzan postu horretan, guztira 106, Irlandarrak 2012ko matxoaren 4an lehendabizikoz lortu zuen lehen postura igotzea.

Rahmek 25 urte ditu eta Europako bederatzigarren jokalaria da lehen postua lortzen duena, beraz, historia da Barrikakok lortu duena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia