Asteburu honetan Dublinen (Ohio, AEB) jokatu den PGA Tourreko Memorial txapelketa irabazi egin du Jon Rahm bizkaitarrak eta ondorioz munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da.
Barrikakoak 279 (-9) kolpeko txartelarekin bukatu egin du ibilbidea Ryan Palmer 282 (-6) estatubatuarra baino hiru gutxiagorekin.
2020an Jon Rahmek PGA Tourrean lortzen duen lehen txapelketa da hau, aurretik beste hiru irabazita ditu eta guztira profesional bezala hamaika garaipen erdietsi ditu eta ondorioz egungo munduko sailkapeneko lehen postuan da euskal golf jokalaria.
Azken txapelketa hau irabazteagatik 76 puntu jaso ditu Rahmek (460,82 ditu guztira) eta modu horretan Rory McIlroy (419) gainditu egin du sailkapen nagusian. Hamaika aste jarraian zeramatzan postu horretan, guztira 106, Irlandarrak 2012ko matxoaren 4an lehendabizikoz lortu zuen lehen postura igotzea.
Rahmek 25 urte ditu eta Europako bederatzigarren jokalaria da lehen postua lortzen duena, beraz, historia da Barrikakok lortu duena.