Mikel Begoña (Bilbo, 1964) Historian lizentziatua da eta liburuzain lan egiten du. 2007an 'Berunezko itsasoa/Mar de Plomo' argitaratu zuen, Matxitxakoko itsas borrokaz.
Adur Larrea (Bilbo, 1982) berriz, Arte Ederretako ikasketak bukatu zituen ezkeroztik marrazkilari dabil. Orain bi urte Gabriel Arestiri buruzko biografia publikatu zuen, Erroa argitaletxearen bitartez, eta hainbat euskal hedabiderekin ari da kolaboratzen.
Egileek 'marmitako western' gisa aurkezten duten lanak komiktrailerra ere badu aldizkariaren YouTubeko kanalean.