Igande honetan Idiazabalgo herritik paseatu eta indianoek XX. mendean Ameriketatik itzultzean herrian zehar eraikitako etxe ezberdinak ezagutu ahalko dituzte bertaratutakoek, horien artean daude: Pilarrenea, Txomenanea, Floreaga, Zubialde eta Toki Eder.
Bisita gazta museotik irtengo da 17:30etan eta ordubeteko iraupena izango du. Gogorarazi joan baino lehen gomendagarria dela izena ematea info@idiazabalturismo.com postara idatziz edota 943 18 82 03 telefono zenbakira deituz.