euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Hiroshimako bonba atomikotik bizirik atera zen zuhaitz baten kimua landatu dute Gernikan (Berrian)

2018/04/29

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak esan du itxaropena eduki behar dela bakean bizitzeko, "terrorismorik gabe".

Lotura: Berria

Iroshimako bonbardaketatik bizirik atera zen Ginkgo Biloba baten haurra landatu dute gaur Gernikan (Bizkaia) bonbardaketaren karietara egiten ari diren ekitaldietako batean. Kazumi Matsui Iroshimako alkatea, Jose Mari Gorroño Gernikako alkatea eta Unai Rementeri Bizkaiko Diputatu Nagusia ere ekitaldian izan dira, besteak beste, Urkulluz gaiz. Mayors for Peace elkarteko ordezkariak ere izan dira.

Gernikako bonbardaketa eta Hiroshimako sarraski nuklearra salatu ditu Urkulluk, eta "gerraren kontrako eta mundu guztiko bakearen aldeko mezu erradikala" zabaldu behar dela azpimarratu du. Hala, Gernikako arbola eta Hiroshimakoa senidetzearen garrantzia azpimarratu du.

Gernikakoa "bakearen, demokraziaren eta askatasunaren irudia da", Urkulluren hitzetan, eta ohartarazi du, "inoiz" ez litzatekeela erabili behar "inolako indarkeria justifikatzeko".

"Bakean bizi eta elkarbizitzeko itxaropena dagoen mezua eman nahi dut, gerrarik gabe eta terrorismorik gabe", esan du. "Gizakiaren duintasuna, eta elkabizitza erein, zaindu eta hazi beharreko balioak izanik".

Matsui gogotsu azaldu da Ginkgo Biloba Gernikan indartsu haz dadin, eta Gernikako Arbola bezala, "bakearen ikurra" izan dadin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia