Egoitza nagusia Gasteizen izango dute ikasleek eta bertan Gasteizko Folklore Eskolako irakasle eta dantzan.com elkarteak kudeatzen duen Dantzan Ikasiko programaren koordinatzaileen artean prestatzen ari diren formakuntza programa jarraituko dute. Hamabost egunetan zehar dantzak ikasteaz gain beste ekintzarik ere izango dute, tokiko dantzak bertaik bertara ezagutzea esate baterako. Dantzako formazioarekin batera, diasporako herrialdeetako gazteen artean lotura eta harremanak sustatu nahi dira.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak maiatzaren 2an onartu zuen deialdia, EHAA buletin ofizialean argitaratzen denean izango du izaera ofiziala, izena emateko hilabeteko epea data horren biharamunetik hasiko da. Gaztemundu programa, egungo formatuan, 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Urtero alor batean inguruko prestakuntza espezifikoa egiten da Gaztemundun, kultur sustapena, kirolak, musika, dantza...
- ERLAZIONATUTAKO ELEMENTUAK
- Munduko euskal dantzariak Euskal Herrian: GAZTEMUNDU
- Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
- Gaztemundu dantzan 01: Aurkezpena eta Lesakako dantzen ikastaroa
- Gaztemundu dantzan 02: Lesakan San Fermin egunean
- Gaztemundu dantzan 03: Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara
- Gaztemundu dantzan 04: soka-dantza Lehendakaritzan
- Gaztemundu dantzan 05: urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
- Gaztemundu dantzan 06: Xemeingo Arretxinagatik Bilboko Arriagara
- Gaztemundu dantzan 08: Ezpata-dantzak, tradizioa eta generoa
- Gaztemundu 09: Guardiako dantzak eta Gasteizko Zortzikoa
- Gaztemundu 10: Sinboloetatik plazara
- Gaztemundu 11: Durangaldeko dantzari-dantza
- Gaztemundu 12: Erromerien bidaiak eta Erriberako dantzak