euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen (Argia, dantzan.eus-en)

2023/10/24

Iruñeko Mendillorri auzokoa da Maruxak taldea eta bertako kideak drag-a eta euskal dantza egiten dute. Bi zaletasun horietatik abiatuta, pandemia garaian jardun horiek nahiko mugatuak zeudenez, aprobetxatu zuten euskal dantza eta draga uztartzen dituen zenbait publikazio egiteko sare sozialetan. Euskal dantzen inguruko informazioa zabaldu eta galderak planteatzen dituzte, kuestionatu egiten dituzte oso barneratuta dauden bereizketak eta estereotipoak.

Lotura: Argia, dantzan.eus

Kattalin Agerre. Alde batetik, Euskal Herriko folklore aberastasuna erakutsi nahi izan dute. Horretarako Euskal Herriko hainbat dantza edo festa aukeratu dituzte: Urdiaingo San Joan Kantaita (Nafarroa), Maskaradak (Zuberoa), Dantzari-dantza (Bizkaia), Bolant-dantzak (Nafarroa Beherea eta Nafarroa), Oñatiko Korpus dantzak (Gipuzkoa), Kaskarotak (Lapurdi), Eltziego (Araba), Erronkariko dantzak (Nafarroa). Errituen eta dantzen inguruko azalpen laburrak argitaratu dituzte (testuingurua, datu historikoak, pertsonaiak, jantziak, bultzatzaileak...) eta festa bakoitzak emakumearen parte-hartzeari dagokionez edo generoari loturik izan duen bilakaera zein egungo panoramari buruzko zenbait zertzelada aurkeztu dituzte.

Bestetik, drag-en eta euskal dantzen iruditeria nahasten dituen argazkiak publikatu dituzte. Dantza bakoitzaren azalpenekin batera, Maruxakeko kideak ageri dira dagokion dantzetako arropak jantzita, baina drag ukituarekin.

Nabarmentzen dute folklorean eta dantza tradizionalean binarismoa oso markatua dagoela. Horren aurrea, bereizketa zurrun horrekin hautsi edo jolastu nahi izan dute euskal dantzetan erabiltzen diren jantziak dragarekin uztartuta. Azkenengo argitalpenean, azken urteetan eman diren aurrerapausoak ere nabarmendu dituzte, genero bereizketarik gabe sortu diren dantzen edo jantzien aipamena eginez.

Argitalpenak:

- Folklore Trabestia
- Folkore Trabestia 1: Urdiain (Nafarroa)
- Folkore Trabestia 2: Zuberoa
- Folkore Trabestia 3: Bizkaia, Durangaldea
- Folkore Trabestia 4: Luzaide eta Behe Nafarroa
- Folkore Trabestia 5: Oñati (Gipuzkoa)
- Folkore Trabestia 6: Lapurdi
- Folkore Trabestia 7: Eltziego (Araba)
- Folkore Trabestia 8: Agurra



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia