Maider Ibañez. Euskal dantzan emakumeek izan behar duten lekuari buruz hausnartzeko espazioak bultzatuko dituzte, eta tradizioaren eta feminismoaren arteko gerturatzea bultzatuko dute: ikuspegi kritikotik emakumearen papera zein izan den eta egungo egoera zein den ikusi nahi dute. “Helburua da iritziak jasotzea eta eztabaiden bidez hausnarketa kolektiboa egitea. Taldeetako jendea tailerrera hurbiltzea nahi dugu eta gero, taldeetan eztabaidarako guneak eta momentuak sortzea eta diskurtsiboki garatzen joatea”, diote prestatzaileek. Azalpen teorikoak, emakumeek dituzten oztopoak, jantzien inguruko gorabeherak edota bizipen pertsonalak azaleratuko dituzte Agirre eta Marin prestatzaileek, eta horretarako dinamikak, jolasak eta dantzak erabiliko dituzte.
Ikastaroa euskaraz izango da eta izena ematea derrigorrezkoa da. Interesdunek online, 946 124 100 telefono zenakira deituta edo marienea@basauri.eus helbide eletronikora idatzita eman dezakete izena eta 5 euro ordaindu beharko ditu.