Ane Urkola Agirrezabala. Kritika zaparradaren eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakarien adierazpenen aurrean, Eurovisionek “inor iraindu badu” barkatzeko eskatu du, eta aldatu egin du agiria. Ikurrinak “ez onartuen” artean jarraitzen du –Palestinako, Krimeako, Kosovoko, Donetskeko eta Transnistriako banderekin batera–, eta EIrena “erabat debekatu” dute.
Paul Jordan Jaialdiko Komunikazio Arduradunak Naiz.eusi azaldu dio publiko egin ezin diren segurtasun langileen dokumentuak direla debekuaren arrazoia. Era berean, azaldu du zerrendan agertzen diren banderak orientagarriak direla, eta ez duela esan nahi bandera horiek berez txarrak direnik: “Onartzen ez diren bandera batzuen adibideak baino ez dira”.
Era berean, Europako telebista publikoak biltzen dituen elkarteak (UER) –Eurovisionen menpe dago– barkamena eskatu du ikurrina debekatutako banderen artean jartzeagatik, eta eskatu diote Globen Arenari eta ticketak saltzen dituen plataforma digitalari ezabatu dezatela debekatutako banderak agertzen diren dokumentua.