Madril eta Bartzelonako ikasleak aurkeztu dira 2022-2023 ikasturtean zehar Euskara Munduan programaren baitan euskara azterketara, eta B1, B2 eta C1 mailetako azterketak egin dituzte. Guztira hiru pertsonek eskuratu dute B1 maila, batek Bartzelonan eta hiruk Madrilen. Lau pertsona izan dira B2 maila eskuratu dutenak, batek Bartzelonan eta hiruk Madrilen. Aldiz C1 maila bost pertsonek eskuratu dute, batek Bartzelonan eta lauk Madrilen.
Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programak mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzea du helburu. Euskal Etxeetan ematen diren eskolak diruz lagundu eta materialez hornitzeaz gain, euskara irakasleen trebakuntza sustatzen da programa honen bidez. Izan ere, giza baliabideei dagokionez, Euskal Etxeek askotan beren irakasle taldea trebatu beharra dute eta hori erronka handia da.