euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

"Eredugarria" eta "erreferentea"·izateagatik, Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Manuel Lekuona Saria (Eitb.eus-en)

2015/09/28

Euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lana laudatu du epaimahaiak, "eredugarria" eta "erreferentea" izan dela nabarmenduz.

Lotura: Berria.eus

Arantxa Iraola. Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942) idazle eta euskaltzaleak egindako lana goresteko motibo ugari daudela oroitarazi dute, eta bete-betean egiten duela bat sariaren espirituarekin. "Manuel Lekuonaren kezka ez zen bakarrik izan euskara eta euskal kultura ikertzea, baizik biziaraztea, hau da, gizartean merezi duten lekua ematea, eta horrekin bat egin du Torrealdaik".

'Jakin' eta 'Anaitasuna' aldizkarietako zuzendari gisara egindako lanak eman dio, batez ere, itzala Torrealdairi. Euskal kulturarekiko eta hedabideekiko konpromisoan beti jardun du irmo, eta 'Euskaldunon Egunkaria'-n administrazio kontseiluko kide eta ordezkaria izan zen. Liburu zinetan ezagunak ere baditu: 'Euskal idazleak gaur' (1977) eta 'El libro negro del euskera' (1998), besteak beste.

2007an euskaltzain oso izendatu zuten.

Saria emateko ekitaldia datorren urteko lehen hiruhilekoan egingo dela esan dute, gehiago zehaztu gabe.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia