euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Erakundeen babesa jaso du Eusko Ikaskuntzak bere mendeurrenean (Berrian)

2018/03/14

Urte amaieran Oñatin egingo duten kongresua ere iragarri dute.

Lotura: Berria

Gotzon Hermosilla. Hego Euskal Herriko lau foru aldundien babespean sortu zen Eusko Ikaskuntza 1918an, eta orain, ehun urte geroago, babes hori berriztatu nahi izan dute Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak, Ramiro Gonzalez Arabakoak, Markel Olano Gipuzkoakoak eta Nafarroako Gobernuko Herritar eta Erakundeen arteko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok.

Lau ordezkari instituzionalek sinatutako agirian gogorarazi dituzte Eusko Ikaskunzak bere ibilbidean egindako lan ugariak: sortu zenean, "autonomia politikoa" eta "euskal unibertsitatea" sustatzea, Euskaltzaindia sortzen laguntzea, antolatutako kongresuak eta abar. "Euskaldun, euskalari eta euskaltzale guztiak batzeko gaitasuna izan du, sentsibilitateak, ideologiak eta lurraldeak gaindituz", nabarmendu dute.

Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Oñatin (Gipuzkoa) azaroan egitekoa den kongresua nabarmen daiteke. "Geroa Elkar-Ekin" lelopean antolatuko dute, eta, aldez aurretik, lan saio bana egingo dute Euskal Herriko lau hiriburutan, lau eremu jorratzeko: "gobernantza demokratikoa" (Baiona), "euskararen etorkizuneko eszenatokiak elkarrekin eraikitzea" (Gasteiz), "aniztasuna, kohesioa eta kultura" (Iruñea) eta "garapen sozioekonomikoa" (Bilbo).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia