euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Elikagaien sektoreko 13 euskal enpresak Mexikora egindako bisitaren erabateko arrakasta (Hazi.eus-en)

2016/06/17

Ekainaren 13tik Mexiko D.F.n dauden 13 euskal enpresen bisita gaur amaituko da. Bidaian zehar, distribuzio sare, ardotegi eta bestelako enpresetako ordezkari eta intereseko pertsonekin bildu dira. Euskaldunak eta mexikarrak topaketa bi aldeentzat oso probetxugarria izaten ari dela ados daude.

Lotura: Hazi.eus

Vitoria-Gasteiz. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako Ardoa, Txakolina, Sagardo Naturala eta Euskadiko Arrain Kontserben erakusketa eta dastatzea antolatzeko baliatu du misioa, euskal elikagai-industria eta arrantzagintza ezagutzera emateko helburuarekin.

Mexiko Euskadiko hainbat elikadura-produktuen esportaziorako merkatu garrantzitsu eta interesgarria da, bereziki ardogintza eta arrain-kontserben sektorean. Eusko Jaurlaritzak enpresak babesteko ahalegina egiten ari da,merkatu hau sakonki aztertu eta euskal enpresentzako izan ditzakeen aukerak ikusteko asmoz.

Misioan parte hartzen ari diren enpresak honako hauek dira:

Alderantzizko misio mexikarra maiatzean

Misio honen aurretik, Mexikoko 14 inportatzaile Euskadin egon ziren maiatzaren 13tik 17ra. Bisita horretan, inportatzaile mexikarrek gure lurra, bertako produkzio-gaitasuna eta gure elikagai gozoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Herrialde aztekako banatzaileek --banaketa sareetako eta ardotegietako ordezkariak-- arrain-kontserbak eta edariak dastatu, sagardotegiak eta Arabako Errioxako eta Txakolineko upeltegiak bisitatu zuten eta ekoizle ezberdinekin elkartu ziren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia