Erregimenak, Eliza Katolikoaren bitartez, tratua egin zuen Australiako Gobernuarekin. Lehen tratua gizonezkoen ingurukoa izan zen, Australiara lanera joateko bi urteko kontratua eskaini zieten. Asko, ordea, itzultzeko eskatzen hasi ziren, eta orduan emakumeak bidaltzen hasi ziren. Emakumezko elizkoien artean Australiara lanera joateko eskaintza zabaldu zuten, baina behin hara joanda egoera oso bestelakoa zen. Lana eginaraztea eta aurretik bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaien helburua. 1963ra bitartean, 700 emakume inguru bidali zituzten, asko euskal herritarrak. ‘Marta plana’ deitu zioten operazioari.
Iturria: Enekoitz Telleria Sarriegi, ‘Marten’ hegaldia (Berria).