euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Durangoko Azoka ate joka: aurten abenduaren 2tik 6ra bitartean izango da (Argia.eus-en)

2016/10/27

Durangoko Azoka aurkeztu du Gerediaga Elkarteak, eta Christine Etchevers baionarra izango da aurtengo edizioko irudiaren egilea. Aurrekontuari dagokionez, iaz baino 80.000 euro gutxiago dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Lotura: Argia.eus

Ainhoa Ortega Bretos. Abenduaren 2tik 6ra bitartean ospatuko da Durangoko Azoka.Antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, Bizitzekoa da! izango da aurtengo lelo nagusia, 51. edizioa izango den honetan. Izan ere, Durangoko Azokak euskal kulturari “bizitza ematen” diola adierazi du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko zuzendariak.

Aurtengo edizioko irudiaren egilea izango da Christine Etchevers margolari baionarra. Azokako kartela egiten duen Ipar Euskal herriko lehenengo artista da Etchevers, eta bere marrazkian Durangok transmititzen dion “berotasun eta pasioa” irudikatzen saiatu dela azaldu du.

Horrez gain, 51. ediziorako aurrekontua 670.000 eurokoa izango dela adierazi dute antolatzaileek, iazkoa baino %10 gutxiago, ekarpen pribatua jaitsi egin delako. Instituzio, elkarte eta kolaboratzaileen lana eskertu du Mujikak, eta gaineratu du “horiei esker” lortu dutela “kulturaren plaza” antolatzen jarraitzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia