Donostia-San Sebastian. Tripadvisor bidaietarako webguneak ematen ditu sariak, bidaiariek webgune horretan urtebetez idatzitako iruzkinen kopuruari eta kalitateari erreparatuta. 343 hondartza saritu dituzte guztira, eta kontinente bakoitzeko 25 onenen zerrendak ere osatu dituzte.
Europakoan, euskal hondartzak dira nagusi. Donostiako Kontxa dago lehen postuan, eta Greziako Elafonisi bigarrenean. Hirugarrenean, Euskal Herriko beste bat: Miarritzeko Cote des Basques. Munduan, Donostiakoa seigarrena da, eta Miarritzekoa, hemezortzigarrena.