euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Bizkaiko 150 misiolari munduko 50 herrialde ingurutan (Bizkeliza.org-en)

2024/10/19

Asteburuan, DOMUND, Eguna ospatuko dogu. Aukera ederra da gure Eleizbarrutiak munduko beste Eleiza eta herriakaz dauan konpromisoa agertzen daben pertsonak gogora ekarteko. Bizkaiko 150 misiolari inguruk jarduten dau 50 herrialde ingurutan, hango alkarteakaz bizitza eta egitekoa konpartituz. DOMUND Egunaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

Lotura: Bizkeliza.org

Amerikan dago bizkaitar misiolari gehien, Perun, Puerto Ricon, Guatemalan. El Salvadorren, Nikaraguan, Panaman, Kuban, Costa Rican, Argentinan, Mexikon, Ekuadorren, Kolonbian, Txilen, Brasilen, Bolivian, Paraguain, Venezuelan.

Afrikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan dago misiolari gehien, baina bada misino-presentzia beste herrialde batzuetan be, esate baterako: Ruandan, Txaden, Ekuatore Ginean, Kenyan, Senegalen, Angolan, Madagaskarren.

Asian eta Ozeanian (emakume 1), herrialdeotan: Filipinak, Australia, Txina, India, Indonesia, Israel, Taiwan, Tailandia.

Iparraldeko herrialdeetan, kopuru esanguratsua dago, gehienak Europan, baina baita Kanadan eta Estatu Batuetan be.

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek bialduta:

  • Isabel Matilla, Portoviejo-Manabi-Ekuadorreko artxidiozesia.
  • Juan Mari Bautista, Guayas-Guayaquil-Ekuadorreko Eleizbarrutia
  • Orain dala hilabete batzuk bueltatu da Bilbora Paulino Ordax Babahoyo-Los RIos-Ekuadorreko Eleizbarrutitik.
  • Paulino Ordax On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz

Africa

  • Xabier Goicouria, Lubumbashi–Kongoko E.D.ko artxidiozesia.
  • Ramon Diaz-Guardamino, Harar-Harari-Etiopiako Eleizbarrutía.

Asia

  • Jaione Lopez, Novaliches-Quezon city–Filipinetako Eleizbarrutia (Berrizko Mesedetako Misiolariakaz koordinatuta).


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia