Bizkaimedia/Berlin, Alemania. Argiztapen eszenografikoak stand-aren izaera piktoriko eta bakana markatzen zuen eta ez dira falta izan nortasuna ematen dioten elementuak, margotutako ikurrina bat eta haritz zaharraren egurraz egindako zorua, esaterako. Espazio horretan aurkeztutako gaiek eta baliabideek barne hartzen zituzten Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren xarma turistikoak, Euskadi-Basque Country promozionatzeko erakundeen arteko koordinazioa baitago Eusko Jaurlaritzarekin.
Horrela, stand-eko irudiek Kontxa hondartza, Gasteizko harresiak eta Guggenheim museoa (Red Bull jauzi txapelketan ateratako argazkia zen) biltzen zituzten, hiru hiriburuak ordezkatzeko. Gainera, Euskadiko beste turismo-baliabide batzuen sei koadro artistiko jarri ziren, bi lurralde bakoitzeko: Bizkaia zubia eta Gernikako Arbola, Haizearen orrazia eta Konstituzio plaza, Gasteizko Jazz jaialdia eta Marqués de Riscal upeltegia.