- Basque Culinary Centerrek bere proiektua aurkeztuko du eta gaur txosten batekin parte hartuko du Ñam-en. Jaialdia apirilaren 14tik 18ra bitartean egingo da Santiagon, eta Basque Culinary horren partner akademikoa da
- Gainera, ostiralerako ekintzailetzari buruzko lantegi bat antolatu du, Culinary Action Chile izenekoa, UC Txileko Unibertsitate Katolikoaren Berrikuntza Zentroaren eta Ñam erakundearen eskutik
- Culinary Action Chile! gastronomia-berrikuntzako eta -ekintzailetzako esperientzia aparta izango da
Horrela, apirilaren 15ean, asteazkenean, Ñam jaialdian Basque Culinary Centerrek bere proiektua aurkeztuko du, jada gastronomian, prestakuntzan eta ikerketan nazioarteko erreferentzia dena. Gainera, Basque Culinary Centerreko Diego Prado irakasle txiletarrak Berrikuntza Sukaldaritzari buruzko hitzaldi bat emango du foroan bertan. Fakultatea biltzar honen partner akademikoa izango da, eta biltzarra Txileko Santiagon egingo da apirilaren 14tik 18ra bitartean.
Sukaldaritza-ekintzailetza
Gainera, ordezkaritzak beste helburu bat ere badu Txilen: ekintzailetzaren inguruan ekitaldi bat antolatzea UC Txileko Unibertsitate Katolikoaren Anacleto Angelini Berrikuntza Zentroaren eskutik eta Latinoamerikako Sukaldaritza Jaialdiaren antolatzailearen eskutik. Culinary Action Chile! lantegia gastronomiako berrikuntza eta ekintzailetza esperientzia bat izango da, doakoa, eta ostiral goiz osoan egingo da (9:30-13:40) UC Anacleto Angelini Berrikuntza Zentroko auditorio nagusian.
Topaketa horretan, Basque Culinary Center bertaratuen aurrean aurkeztuko da, Basque Culinary Centerren Master eta Ikastaroen zuzendari Idoia Callejaren eskutik, eta gastronomía-berrikuntzari buruz hitz egingo du 3 ikuspuntutan oinarrituta: gizartearen ikuspuntutik, negozioen ikuspuntutik eta elikagai-garapenaren ikuspuntutik.
Zehazki, Gizarte Berrikuntzako arloan hauek hartuko dute parte: Michelangelo Cestari, Melting Pot Fundazioko (Bolivia) zuzendaria, eta Juan Manuel Barrientos, El Cielo (Medellín) jatetxeko chef fundatzailea. Negozio Berrikuntzan, berriz, hauek parte hartuko dute: Kurt Schmidt, Txileko Restaurante 99koa, eta Pedro Chávez, Txileko Food Trucks Erakundeko presidentea. Elikagaien Berrikuntza & Garapenaren arloan Francisco Fuentes izango da, Txileko Unibertsitate Katolikoko irakaslea.