Asier Uskola izan zen Kaxarranka gainean dantza egin zuena, atzo. Kutxa alderik alde mugitu behar izaten da herrian, eta horretan, lehenengo aldiz, emakumezkoek hartu zuten parte atzo.
Gainera, Uskola ez zen atzo plazan dantzan egin zuen bakarra izan. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko neskek aurreskua egin zuten mantoi dotoreekin apainduta. Bideoa: San Pedro eguna Lekeition (Lea Artibai eta Mutrikuko hitza).
Tradizioaren esparruan lekua egiten ari dira emakumezkoak apurka-apurka. Toki batzuetan nekezago, eta beste batzuetan errazago. Bereziki gune gatazkatsuak dira Irungo eta Hondarribiako alardeen kasuak.
Baina, Zumarragan, adibidez, inolako arazorik gabe egiten dute ezpada dantza emakumezkoek Santa Ixabel egunean Antioko baselizan.
Leitzan ere 2015ean egin zuten aurreneko aldiz neska eta mutilek santiburtzioetako ezpata dantza.
Eta aurten, Luzaideko bolantetan ere izan dira emakumezkoak.
(testua bideo eta irudiekin ikusteko, goiko estekara jo)