M.C. Elorza. Banakako txapelketan izaldarra txapeldun atera zen, 0-5 kanporaketa gainditu eta gero. Finalean Elena Kravela Bulgariarrari irabazi zion 6-4, 6-2 emaitzarekin. Binaka berriz galdu egin zuen Anne eta Costache rumaniarrak osatutako taldeak, Kravela eta Shalamanova bulgariarren aurka (4-6, 2-6).
Bigarren txapelketa abuztuaren 20tik 26ra jokatu zen. Honetan ere Annek banakako txapela lortu zuen, finalean 5 kanporaketa gaindituta gero Elena Omiccioli italiarrari irabazi ondoren (6 1, 6-3).
Anne beste bi garaipenekin itzuli da etxera.