euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Alos Quartet 'Bogota-La Habana', taldearen 25. urteurrena ospatzen duen doinua eta bideoklipa (El Diario Vasco-n)

2025/04/14

Kolonbian eta Kuban burututako biran estreinatu zuten udaran «fandango alai eta indartsu hau»

Lotura: El Diario Vasco

Itziar Altuna. 'ALOS QUARTET taldeak 'Bogota - La Habana' izeneko doinu berria kaleratuko du. Konposizio hau taldearen 25. urteurrena ospatzeko Kolonbia eta Kuban burututako biran estreinatu zuten eta grabazioan Ernesto Oliva cubatar pianista ezagunaren kolaborazioa izan dute. Jean Phocas Alos Quarteten teknikariaren eskutik erregistratua, taldeak, Iñigo Egia eta Iñar Sastreren laguntza ere izan du grabaketan.

Xabier Zeberio taldeko kidearen esanetan, «2024ak bira zoragarri bat oparitu zigun. Alos Quarteten 25. urteurrenarekin bat, gure musika lehen aldiz Kolonbia eta Kubara eraman genuen. Bizipen ahaztezinak. Oso eskertuta hau posible egin zenuten guztioi eta hain bero hartu gintuen publikoari». Urtemuga berezi hau bidaia honekin ospatu zuen Alos Quartet-ek, ez zuen grabazio berezirik argitaratu, hogeigarren urteurrenean egin zuen moduan. Orduan, zuzeneko bat plazaratu zuten beste hainbat musikariren parte hartzearekin, besteak beste Izaro, Oreka Tx, Josu Zabala eta Gari 'hertzainak', Gorka Hermosa, Natxo de Felipe eta Aitor Etxebarria. «Material berria prestatzen ari gara, baina ez dugu ezer berezirik egingo urteurrenagatik», adierazi zuen orduan Zeberiok. Bada apirilaren 10ean kaleratu dute 'Bogota-La Habana' izeneko doinu berria. Ameriketako biran bizitako esperientziak biltzen dituen making of bideoaz lagundurik dator fandango alai eta indartsu hau.

Datozen hilabeteetan hainbat jaialditan kontzertuak eskainiko ditu Alos Quartetek, tartean Donostiako Musika Hamabostaldian eta udazkenean Alemanian.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia