ALCko ordezkaria, Mesetas eta La Uribe herrietako alkateekin bildu zen, bai eta PNUD, Kolonbiako Gizarteratze Agentzia, biktimekiko lotura-bulegoa eta lurralde garapenerako agentekin ere bai. Horiekin batera, azken 40 urteotan, zailtasunik handieneko testuinguruan, Euskadiren eraldaketa sakona ahalbidetu duten hazkuntza ekonomikoaren eredua ala oparotasun inklusiboko mekanismoen gakoak partekatu zituen.
Era berean, Agirre Centerrek bisitari probetxu egin zion Mesetas herrian dauden Trebakuntza eta Birgizarteratze Lurralde Espazioen (ETCR) egoera bertatik bertara ezagutzeko. Hauek, Kolonbiako bake-akordioaren esparruan sortuak dira, eta euren eginkizuna FARC-EPko kideak trebatzean datza, bizitza zibilera itzultzearekin batera, ekoizpen-proiektuak prestatu eta inguruko komunitateen prestakuntza teknikoko beharrei erantzuteko. Betiere, tokiko berrintegrazio helburu delarik.
Horrenbestez ALCk, Simon Trinidad-eko eta Mariana Paez-eko ETCRetan garaturiko proiektuak ezagutzeko aukera izan zuen, hala nola, azukre- kanabera, marakuia landatze, arrain haztegiak edo ekoturismoko ekimenak.
Egun, Kolonbiak egoera konplexua bizi du. Gatazka luze baten ondoren, bake – prozesua iraunaraziko duen bake akordioaren ezartzeak une kritikoa bizi du. Hala, Euskal kasua Kolonbian, mimetikoki erreplikagarria ez bada ere, ALCk, elkartasun edota oparotasun inklusiboan oinarritutako lehiakortasun-eredu moduan inspiratzailea izan daitekeela uste du.