Mikel Garcia Idiakez. Seigarren urtez antolatu du SOS Arrazakeriak “Bizilagunak” egitasmoa, Zurrumurruen Aurkako Sarearen barruan. Positibo baloratu dituzte zifrak: guztira 43 nazionalitate, 2.000 lagunez osatutako 478 familia eta 239 bazkari, kultura eta bizipenak partekatuz elkar ezagutu eta bizikidetza hobetzeko.
Abenduan, festa
Gipuzkoa Solidarioaren VIII. gala ere prestatu dute abenduaren 2rako, Kursaal jauregian. Asmoa da “Bizilagunak” ekimenean parte hartu duten pertsona guztiak festa giroan elkartzea.
(ikus argazkiak linkean)