euskal diaspora eta kultura
J.T. Basque Bar & Dining Room
Ahozko istorioetako batek dio egurrezko eraikin hau 1895ean ekarri zutela Virginia City-tik Genoa-ra eta gero Gardnervillera. 1954an John eta Grace Jaunsaras eta Jimmy eta Grace Trounday senar-emazte euskaldunek erosi (horregatik J T izena, Jaunsaras eta Trounday) eta euskal ostatu bilakatu zen. 1960an Jean (& Shirley emaztea) eta Pete Lekumberry anaia ortzaiztarrek erosi zuten. Pete Euskal Herrira itzuliko zen eta Jean-ek lekua atxiki zuen. 1993an Jean bihotzeko batek hil zuen eta. geroztik bere seme-alabek, Marie Louise eta JB Lekumberryk, segitzen dute. Tabernak eta jatetxeak Mendebaldeko giroa dauka, pianoa ere badu. Musikagailu bat bertako ezaugarri da, euskal eta amerikar musikez. Kapela eta diru-paper bilduma bat ere biltzen ditu JTk, diru-paperak sapaiatik eskegiak. Urtetan Herria astekaria ere prest egon ohi zen barrako alde batean, bezeroen irakurgai. Kanpoan eta barnean dauzka eserlekuak. Mary Louisek euskara mintzo du eta zerbait frantsesa eta espainola. Bere aitak esan ohi zuen, eta hala erabiltzen zuen JT-ren iragarki, euskaraz: "Andereak ez du ongi kozinatzen/ Ez da hortako dibortzatzen/ Segur nahi du promenatzera/ Ekarri JTrat afaltzera".
Helbidea: 1426 Main Street
Hiria: Gardnerville
Hiri kodea: 89410
Estatua/Probintzia: Nevada
Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa: +1 775 782 2074
Web: ikusi
Facebook: ikusi
Twitter: ikusi
TripAdvisor: ikusi
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus