euskal diaspora eta kultura
(Euskaldunen uhartea)
Île aux Basques San Lorentzo ibaian dago kokatuta Trois-Pistoles herriko kostaldetik bost bat kilometro barneratuz ibaian (Trois Pistoles Les Basques izena duen eskualde quebectarreko hiriburua da). Uhartea 1929an erosi zuen Société Provancher izeneko elkarte filantropiko batek eta hegazti migratzaileen babesleku izan da geroztik. Babes maila hori erabakiorra izan da uhartea bere horretan mantentzeko eta babesteko, baita ere, bertan dauden euskal baleazaleen lau labeak, baleen olioa urtzeko erabiliak. Leku arkeologikoa da, euskaldunen zein bertako leinuen arrastoduna. 2001etik Kanadako Gune Historiko Nazionala da.
Hiria: Trois-Pistoles
Estatua/Probintzia: Quebec
Herrialdea: Kanada
Web: ikusi
Web: ikusi
TripAdvisor: ikusi
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus