euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Jatetxeak

Casa Vasca

Newark-eko 'Casa Vasca' (argazkia EuskalKultura.com)
Newark-eko 'Casa Vasca' (argazkia EuskalKultura.com)

Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du Casa Vascak. Gema Aurre iruzubietarra da bertako ugazaba, adinean gora. Kokapen aldetik itsasoari lotua dagoenez, arrain asko biltzen du bere karta zabalean. Bertan aurki daitezke besteak beste legatza euskal erara, bakailaoa zenbait eratara, zapua, erreboiloa, itsas paella, langosta... edota solomoa, oilasko baratxuriduna, tripakiak, arroza oilaskoduna, giltzurrunak, tortilak. Mahaiburukoen artean, flana; kafea Euskal Herriko erara; ardoen artean Viña Tondonia, Bodegas Bilbainas, Marques del Riscal, Viña Pomal eta Euskal Herriko/Errioxako beste ardo batzuk, baita Kaliforniakoak ere, edota sangria. Salda ere badago, egunero aldatzen dena, eta gosea zabaltzeko zizka-mizka eta appetizers, hala nola txirlak saltsa berdean edo marinel erara, ganbak plantxan edo baratxuri saltsan, muskuiluak, txorizoa plantxan edota txanpinoi beteak... Gosetu gara.

Helbidea: 141 Elm Street

Hiria: Newark

Hiri kodea: 07105

Estatua/Probintzia: New Jersey

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: +1 973 465 1350

Fax: +1 973 465 7335

Facebook: ikusi

Twitter: ikusi

TripAdvisor: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia