euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Eskola, fundazio, kulturetxeak

Boiseko Ikastola

Boiseko Ikastolako haurrak Izaskun Kortazar eta Axun Azurza andereñoekin, artxiboko argazkia batean (Mara Davis argazkiak)
Boiseko Ikastolako haurrak Izaskun Kortazar eta Axun Azurza andereñoekin, artxiboko argazkia batean (Mara Davis argazkiak)

1998an zabaldu zituen ateak Boiseko Ikastolak. Ikastola izena badarama ere, haur txikiekin hasia da eta eskolaurrea eta eskolaz kanpoko euskal ekintzak antolatzen ditu oraingoz. 1998an 9 haurrez hasi zen eta 2001-2001 ikasturtean 27 dauzka izenemanak. Azken hiru zuzendariak Nevadan jaiotako Elena (Marcoerquiaga) Cook, Idahoko Geneva Ayarra eta egun, Mara Davis izan ditu. Hiru urtetik zazpi urterainoko haurrak batzen ditu. Abuztu hondarrean hastzen dute ikasturtea, ekaineko lehenengo astera arte. Haur gehienak euskal jatorrizko arbasoren bat daukate, baina badira Ikastolaren proiektuak erakarrita euren haurrak bertara bidaltzen dituzten guraso amerikar ez-euskaldunak ere. Gurasoak eta haurrak partaide diren eskola-orduez kanpoko zenbait ekintza ere antolatzen ditu Ikastolak. Orain arteko horietako batzuk izan dira Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia Boisen, Kilometroak-en aldeko ekitaldiak, haurren ikasturte azkeneko emanaldia... Sostengu talde aktiboa dauka Ikastolak eta Boiseko euskal proiektu kuttuna da.

Helbidea: 1955 Broadway Avenue

Hiria: Boise

Hiri kodea: 83706

Estatua/Probintzia: Idaho

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: +1 (208) 343 4234

Fax: +1 (208) 343 4234

E-posta: info@basquemuseum.com

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia