euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Dantza taldeak

Besta Berri Dantza Taldea Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

(argazkia EuskalKultura.com)
(argazkia EuskalKultura.com)
Chinok ospatu zuen azkeneko NABO Biltzar Nagusirako xarmantki prestatu zuen bertako jende multxo batek Baxenabarre eta Lapurdi aldean hain tradizio berezia den Besta Berri. Talde honek Besta Berri bakarrik obratzen du, normalean urtean behin, irailean, Chinoko Euskal Pikinikarekin batera. Gauza arras berezi gisa, 2001eko ekainean Southern California Basque Club-aren piknikean ere egin dute.

Dantzariak belaunaldi diferentetakoak dira, hemen zein Euskal Herrian sortuak. Zaharrenak 70 urteak pasatuak dira (sasoin onean pasatuak ere) eta gazteenak hogei urte ingurukoak. Besta Berri Euskal Herrian ikasi zutenek, Chinon jaiotakoei irakatsi diete. Talde bizia osatzen dute eta euren ihardunak arrakasta polita biltzen du. Urtetik urtera jende eta pertsonaia berriak biltzen ari dira ospakizunera. Dantzarien egikera eta autentikotasuna aldetik ez dio Chinoko Besta Berrik inbidiarik Pirineopean egiten direnei.

Helbidea: P.O. Box 1080

Hiria: Chino

Hiri kodea: 91710

Estatua/Probintzia: Kalifornia

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

E-posta: john.ysursa@verizon.net

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia