euskal diaspora eta kultura
Hezkuntzarako Euskal Erakundea (BEO)
1984an sortu zen San Frantziskon Basque Educational Organization (BEO). Erakunde irekia da eta ez dauka bazkide-zerrendarik. Amerikar euskaldun eta ez-euskaldunak euskaldunez eta euskal kulturaz ohartaraztea eta euskara eta Ameriketako euskal kulturari buruzko ezagutza hedatzea dauzka helburu. Kulturaren alor desberdinetan obratu izan ditu ekitaldi eta ekintzak sortu zenetik. Besteak beste, bideoak ekoitzi ditu, "Land of the Basque", "Basque Sheepherder", "The Basque Sheepherders in the West" bideoa (eta liburua), programak eta hitzaldiak egin ditu eskola eta unibertsitateetan, Euskara klaseak antolatu ditu, zine emanaldiak, liburu-aurkezpenak, Kaliforniako Pastoralean aritu izan da... 2000eko urriaren 14an Artzain Eguna antolatu zuen, 800 pertsona bilduz, tartean William Douglass, Joxe Mallea-Olaetxe eta Nancy Zubiriren hitzaldietara. Urtero "Basque Cultural Day" antolatzen du San Frantziskon.
Helbidea: P.O. Box 31861
Hiria: San Frantzisko
Hiri kodea: 94131-0861
Estatua/Probintzia: Kalifornia
Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)
E-posta: info@BasqueEd.org
Web: ikusi
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus