Uruguaitarrak dira, baina bihotz barnean daramate euskalduntasunaren sua. Euskara, euskal kantuak, musika, ohiturak eta euskal kultura tradizionala oro har bihotz-begietan daramatzate eta bizi-bizi bizi dute. Leonat Egiazabal eta Noe Fernandez Brizuela euren izenak. Joan den ostiralean Montevideon FIVUk, FEVA eta HABErekin batera, antolatutako euskara barnetegian hartu dute parte, eta bertara ekarri dituzte euren zaletasunak. Manexak dira Uruguain musika xiberotarra jotzen duten euskal-uruguaitar hauek? Hala izango dira, bai, baina pixkat gutxiago.