Dantzan ibiltzeko, zer gauza hoberik zuzeneko musikariak izatea baino. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak lagundu egin du afizioa zeukan bertako gazte batek aurrera egin zezan trikitilari izateko bere gogoekin, tresna eskuratzeko bidea ere erraztuz. Zuzeneko musika garrantzitsua da beti dantzarako eta FIVUren Udalekuk bere trikitilari eta panderojole propioak ere izan ditu 2009ko edizioan, Marcos Tiscornia eta Edgardo. Geroa gaur behar da prestatzen hasi eta hori ongi dakite Uruguaiko euskaldunek (argazkia FIVU)