Eta zerbaitek kanpamendu izena merezi izateko, ia ezinbestekoa dirudi su bat egin eta haren inguruan jardutea, kantatzea, jolastea. FIVUren Udalekun, FIVU bera eta Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxea antolatzaile, ohiturari segitu zitzaion eta ongi bete zen ohitura. 'Azken agurren garaia...'. Hondarreko egunean, malkoak ere isuri ziren, lau egun trinkoetan eginiko laguntxoei adio esaterakoan. Gutxiago falta hurrengo urtekorako. Mila esker euskal etxe eta pertsona antolatzaileei, eta baita ere gazteei eta euren gurasoei, posible egiteagatik honelako ekimen polit, integratzaile eta magikoa (argazkia FIVU)