Erakusketa iragarri du Txileko hiriburuan, bertako Espora galerian (Antonia Lopez de Bello 0444, Santiagon), Gorka Larrañaga artista euskaldunak, 2010eko abuztuaren 6tik 8a bitartean. Eusko Jaurkaritzak, Oteiza Fundazioarekin batera, babesten du erakusketa. Mexikon bizitua da Larrañaga, Euskal Herriko eta Mexikoko UNAM unibertsitateean arteko graduondoko ikasle truke baten eskutik eta Euskal Herriaz gain, Mexikon eta Kanaria irletan eginak ditu erakusketak, besteak beste. Gaur egun Mexiko Hiria hartua du bizileku eta base gisa eta Euskara eta Euskal Kultura Lektore da bertako Unibertsitate Iberoamerikarrean. Ikus www.galeriaespora.com /glarranaga.htm.